Ordaindu gabeko bat jasotzen baduzu, erreklamatu jasandako kalteak. Bezero batek ordainketa bat mugaegunean egiten ez badu, gogoratu eragindako gastuak zein berandutze-interesak erreklama ditzakezula.

Erreklama ditzakezun gastuak

Ordaindu gabekoaren ondorioz izan dituzun gastu guztiak. Adibidez:

  • Zorra erreklamatzeko burofax bat bidaltzeko gastuak.
  • Bankuak ordaindu gabekoaren ondorioz jasanarazitako gastuak.
  • Hirugarrenen ordainsariak kobratze-kudeaketak egiteagatik.

Gasturik izan ez baduzu, halaber 40 euroko zenbateko finko bat erreklama dezakezu, ordaintzeke dagoen printzipalari gehituko zaiona.

Berandutze-interesak

Enpresaburuen arteko merkataritza-harremanetan nahikoa da zordunak itundutako ordainketa-epea ez betetzea berandutze-interes horiek erreklamatu ahal izateko.

Erreklama dezakezun interesa itundu dutena izango da. Eta ezer itundu ez badute, Ekonomia Ministerioak seihileko bakoitzean finkatzen duen berandutze-interesa eska dezakezu, 2021eko bigarren seihilekoan % 8an finkatuta geratu dena.

Nola jokatu ordainketan atzerapena gertatzen denean

Merkataritza-zor baten ordainketan atzerapena gertatuz gero, erreklamatu berandutzearen aurkako borrokaren legeak ezartzen dituen berandutze-interesak. Gure profesionalek kasu horietan nola jokatu aholkatuko dizute.

Informazio orokorreko edukia da; ez du aholkularitza profesionala ordezkatzen. Foru araudia maiz aldatzen da — egiaztatu eguneratze-data.